Ibaizabal Mendebalde Kultur Elkartea


· 2007/I/25 DEIA

Hamaikarekin elkartuko da Ibaizabal Bilbok euskarazko telebista izan dezan

Hamaikarekin elkartuko da Ibaizabal Bilbok euskarazko telebista izan dezan
Datorren astean kapitalaren %20 jartzeko hitza emango du Ibaizabal elkarteak
Andoni Iturbe

Ibaizabal Elkartea Bilbo Handiak euskarazko tokiko telebista izateko osatu zen ia duela urtebete. Handik aurrera talde eragile bat osatu eta astero ba-tzar egiten dute bi urte barru Bilbo Handian bizi diren 400.000 lagun ingururi euskara hutsez egindako «telebista duin» bat eskaini guran. Datorren astean Hamaika Telebista Hedatzeko taldearekin, besteak beste DEIA-Noticias biltzen duena, elkartuko dira haiek eskaintzen duten ikuspegi nazionalaren babesean aurrera egiteko.Hamaikak %80ko kapitala jarriko luke eta gainontzekoa Ibaizabal Mendebal elkarteak. 35 milioi pezeta horiek, edo zenbateko gehiena behinik behin, datorren asterako aurkeztuko beharko lukete. Koldo Zelestino Ibaizabaleko talde eragilekoak argi dauka: «Telebista bat egiteko hiru lagun eta milioi euroak behar dira». Zer nolako telebista gura duten ere adostu dute: «Euskara hutsekoa, hiritarra, zabala, nazio ikuspegiduna, duina, kalitatezkoa eta betik gora egiten duena, hau da kalea islatuko duena», adierazi zuen Ainhoa Markinezek.Ibaizabalek beharrean jarraitzen du Bizkaiko euskaltzaleak proiektura erakarri asmoz http://www.ibaizabaltb.com. Eusko Jaurlaritzak martxoaren 23an jarri zuen euskarazko tokiko telebista digitalen inguruko proiektuak aurkezteko epea. Bien bitartean, kultur eragile bihurtu da «euskaldunok euskalduntzeko telebista berri bat» bultzatzeko. Bilbo Handiko proiektura, esan zutenez, Cope katea ere aurkeztu omen da.
Comments Off