81 proiektu, telebista digitalaren lizentzia eskuratzeko lehian
DONOSTIA ETA BILBO EZKERRALDEAN UDALEK KUDEATUKO DUTE TOKIKO TELEBISTA BANA EGONGO DA
Agurtzane Solaberrieta .Donostia
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako lurreko uhinen bidezko tokiko telebista digitala kudeatzeko asmoa duten enpresek egin dituzte dagoeneko euren eskaintzak: 37 enpresek aurkezturiko 89 proposamen jaso ditu Eusko Jaurlaritzak; horiek aztertu ondoren, horietatik 33 enpresa eskatzaileren 81 proposamen onartu ditu. Hain zuzen, 81 horiek izango dira lizentziak eskuratzeko lehian parte hartuko duten telebista proiektuak.
Jokoan 60 telebista lizentzia daude. Plangintza Teknikoaren arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa 15 barrutitan banatuta daude: Araban 2 barruti, Bizkaian 6 eta Gipuzkoan 7. Barruti bakoitzean multiple bana prestatu da, eta horietako bakoitzean lau telebista kate sartuko dira. Denera, beraz, 60 telebista katerentzat dago lekua.
Lizentziak lortzeko lehiaketara hamabost eskualdetan aurkeztu da Hamaika telebista, eta aurkeztutako proiektu guztiek egin dute aurrera.
Udalen kasuan, udalek enpresa pribatuek izan duten epe berbera izan dute euren eskaera aurkezteko, baina horiek ez dira lehiaketa bidez esleituko. Zuzenean emango zaizkie. Jaurlaritzak zazpi udaletarako kate bana gorde bazuen ere -Gasteiz, Arrasate, Donostia, Zarautz, Irun, Barakaldo eta Getxoko Udalentzat-, bi egitasmo baino ez dira aurkeztu: Donostiako Udalarena bata, eta Ezkerraldeko Barakaldo, Portugalete eta Santurtziko Udalek elkarrekin aurkeztutako proiektua bestea. Beraz, eskura egongo diren 60 telebista kateren artean, bi kate udal horiek kudeatuko dute.
ESLEIPENA. Orain, lehiaketa publiko horren ardura Eusko Jaurlaritzak du, eta Kontratazio Mahaiak enpresen eskaintzak aztertuko ditu, eta espero dute ekainaren amaierarako prest izango duela Kultura Sailak esleipen proposamena. Jaurlaritzaren Osoko Bilkuran aztertu eta gero, jakinaraziko zaie lizentzia esleituko zaien enpresei. Lehiaketaren jakinarazpena behin eginda, enpresa irabazleek, jakinarazpenaren ondoko hamabost eguneko epean, behin betiko bermea aurkeztu beharko dute, eta hiruhilabeteko epea izango dute, proiektu teknikoa igortzeko.
Behin proiektu teknikoa onartuta, kontratua sinatuko dute enpresek eta administrazioak, eta hortik aurrera zerbitzu emaileek 18 hilabete izango dituzte emititzen hasteko. Lehenengo emanaldiak, beraz, 2008an hasiko dira.
EUSKARAREN LEKUA. Telebista guztiek euskarari lekua egin beharko diote, eta Jaurlaritzak dio esleipen prozeduran lehentasuna emango diotela euskararen erabilerari, «zerbitzu emaileentzat emango diren bideragarritasun ekonomikoaren eta teknikoaren barnean». Udalek zuzenean kudeatuko duten telebistetan, gutxienez, programazio erdia euskaraz izan beharko du.
Onartutako telebista proiektuak, barrutika
33 enpresek aurkeztutako 81 proiektuak honako hauek dira:
Gasteiz, 9
Alava Television S.L.
Araba Ikusentzunezkoak S.A.
Canal Audiovisual Vitoria S.L.
Canal Euskadi S.L.
Canal Gasteiz Television S.L.
European Virtual Enginnering Funda.
Iniciativas de Comunicacion Social
Iniciativas Radiofonicas y Television
Kiss Radio
Donostia, 9
Canal Euskadi S.L.
Donostialdea Ikusentzunezkoak S.A.
Gipuzkoa Television S.A.
Grupo de Medios Audivisuales de Gipuzkoa
Iniciativas de Comunicacion Social
Iniciativas Radiofonicas y Television
Kiss Radio
Producciones Escivi
Teledonosti S.L.
Bilbo, 8
Bilbo Handia Ikusentzunezkoak S.A.
Canal Bilbao S.A.
Canal Bilbovision S.L.
Canal Euskadi S.L.
Iniciativas de Comunicacion Social
Iniciativas Radiofonicas y Television
Kiss Radio
Telebilbao S.L.
Barakaldo, 7
Bilbo Handia Ikusentzunezkoak S.A.
Canal Bizkaia Producciones Audiovisuales S.L.
Canal Euskadi S.L.
Iniciativas de Comunicacion Social
Iniciativas Radiofonicas y Television
Kiss Radio
Telebilbao S.L.
Getxo, 6
Bilbo Handia Ikusentzunezkoak S.A.
Canal Bizkaia Producciones Audiovisuales S.L.
Canal Euskadi S.L.
Iniciativas de Comunicacion Social
Kiss Radio
Telebilbao S.L.
Irun, 6
Canal Euskadi S.L.
Grupo de Medios Audivisuales de Gipuzkoa
Jaizkibel Telebista
Kiss Radio
Oarsoaldea-Bidasoa Ikusentzunezkoak
Television del Bidasoa S.L.
Beasain, 5
Gipuzkoa Television S.A.
Goiherriko Ikuskari
Grupo de Medios Audivisuales de Gipuzkoa
Producciones Legazpi 10 S.L.
Zabalik 2000 S.L.
Laudio, 4
Alava Television S.A.
Araba Ikusentzunezkoak S.A.
Canal Audiovisual Vitoria S.L.
Canal Gasteiz Television S.L.
Eibar, 4
Arno Ikusentzunezkoak S.A.
Gipuzkoa Television S.A.
Grupo de Medios Audivisuales de Gipuzkoa
KTB, Kate Berria S.L.
Arrasate, 4
Gipuzkoa Television S.A.
Grupo de Medios Audivisuales de Gipuzkoa
KTB, Kate Berria S.L.
Goiena Komunikazio Zerbitzuak Kooperatiba
Tolosa, 4
Gipuzkoa Television S.A.
Grupo de Medios Audivisuales de Gipuzkoa
Tolosako Komunikabideak S.L.
Zabalik 2000 S.L.
Zarautz, 4
Gipuzkoa Television S.A.
Grupo de Medios Audivisuales de Gipuzkoa
Urolaldeko Komunikabideak S.L.
Zabalik 2000 S.L.
Bermeo, 4
Canal Bilbao S.A.
Durango Telebista S.L.
Oizmendi Telebista S.L..
Telebilbao S.L.
Durango, 4
Canal Bilbao S.A.
Durango Telebista S.L.
Urkiola Ikusentzunezkoak S.L..
Telebilbao S.L.
Mungia, 3
Bilbo Handia Ikusentzunezkoak S.A.
Telebilbao S.L.
Canal Bizkaia Producciones Audiovisuales S.M.